POTTO: Uribe Kostako txapelketa eta Durangaldea Uztabarritzen

Bizkaian barna ibili gara gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren 289. POTTO saioan. Uribe Kostako txapelketaren finala aztertu dugu eta Durangaldeko bertso eskolak antolatutako Durangaldea Uztabarritzen zirkuituaren Elorrioko kolpea ekarri.
Uribe Kostako finalean Jone Uria izan da garaile (eta txapeldun handi), Imanol Uriarekin batera buruz burukoa jokatu ostean. 12 bertsolarik hartu zuten parte apirilaren 2an izan zen finalaurreko + final egunean, eta seikoteak lortu zuen Azebarri kultur etxean jokatutako final handirako txartela
Biba Jone, bejondeizula!

Deskargatu hemen.

The post POTTO: Uribe Kostako txapelketa eta Durangaldea Uztabarritzen first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Benizze: "Euskal Herrian oso ohituta gaude gauzak zuzenegi esatera, baina esan daitezke oraindik eta bortitzago zeharkako modu baten edo modu metaforiko baten"

az. Mai 4 , 2022