Benizze: “Euskal Herrian oso ohituta gaude gauzak zuzenegi esatera, baina esan daitezke oraindik eta bortitzago zeharkako modu baten edo modu metaforiko baten”

“Ziur naiz hau dela nire bizitzako diskoa”

Jaio da Benizze. Beñat Goitiaren (Gasteiz, 1991) proiektu berria duzue esku artean. “Montauk-ekin
bi disko argitaratu ostean, mundua aldatu egin da, eta baita ni ere. Ezin gara ezer gertatu izan ez
balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz”

Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu ditut zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,
eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira. Momentuz lehenengoa, gaur saioan zuzenean estreneinatu duguna, “Zilarrezko bala”.

Frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza dira bera mugiarazten dutenak. Hiru kolaborazio bidean ditu, Euskal Herriko bi erreferente nagusiak eta egun xarmarik handiena duen euskal taldea argitaratzeke daude.

Hori eta askoz gehiago izan dugu hizpide Halabediko estudioan. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

GAUR EGUR – Nikolas Makiavelo

az. Mai 4 , 2022