SOINUGELA: Nancy Griffith, Paul Cotton, Audience, The Flatlanders, Drive-By Truckers, Costello’s Boys, Tim O’Brien

Paul Cotton kantugile eta Poco taldeko partaidea hil da. 1971n Jim Messina ordezkatu zuen Kaliforniako Poco taldean. Gitarra jole eta abeslari ere aritu zen taldean. Berak egindako bi kanta entzun ditugu gaurkoan: Railroad Days (1968) eta Heart of the Night.

Abuztuan hil zen Nashville-n, Nancy Griffith texastar abeslaria, 68 urte besterik ez zituela. Kantugilea ere izan zen, baina, era berean, bertsio ederrak utzi zizkigun: Boots of Spanish Leather (Bob Dylan) eta Speed of the Sound of Loneliness (John Prine).

Gaizka Insunza gernikarra Audience taldearen ezinbesteko partaidea izan zen eta, 2019an, bi urte arinago grabatutako kantekin argitaratutako bildumatik There’s a Place kantua entzun dugu. Aurten Audience taldeak, aurreko bi urteetan Garate estudioan Kaki Arkarazo ekoizlearekin grabatu zuen Tolesdurak izeneko CD eta LP bikoitzetik entzun ditugunak: Take off, Mauka, Trinketen beste bat eta Triñeko ogigaztaia.

Drive-By Truckers taldeak kaleratu berri du 2006an Virginiako Richmond herrian grabatutako kontzertu eder bat, osorik, Plan 9 Records goiburupean. Hiru kantu entzun ditugu bertatik: One of these Days, Moonlight Mile eta Decoration Day.

Duela bi aste, Elvis Costellok kaleratu duen Spanish Model diskotik kantu batzuk entzun genituen. Egun hartan neskek abestutako bertsioak entzun genituen, Costellok The Attractions taldearekin 1978an grabatutako abesti bildumaren gainean ahotsak jarrita. Oraingoan mutilek abestutako bertsioak entzun ditugu: Pump It Up (Juanes), La Turba (Night Rally, Jorge Drexler) eta Radio radio (Fito Páez).

The Flatlanders 1972an Lubbock-en (Texas) sortutako country taldea da, Jimmie Dale Gilmore, Joe Ely eta Butch Hancock taldekide dituena. Hainbat aldiz banandu eta berriz elkartu egin dira euren ibilbidean. Aurten, Treasure of Love argitaratu dute, sortu eta 49 urtera. Hauxe da azken 12 urtean egin duten berriena. Bertatik entzun ditugu: Sittin’ on Top of the World, She Belongs to Me, Satin Shoes eta Give My Love Back to Rose.

Tim O’Brien bluegrass eta country esparruetako abeslari eta musikari handia dugu. Aurten He Walked On disko berria aurkeztu du. Bertatik aukeratu ditugu: When You Pray (Move Your Feet) Can You See Me Sister, The Same Boat Brother eta El Comedor.

Deskargatu hemen.

 

 

 

The post SOINUGELA: Nancy Griffith, Paul Cotton, Audience, The Flatlanders, Drive-By Truckers, Costello’s Boys, Tim O’Brien first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! Mexikon

ol. Urr 8 , 2021