SOINUGELA: Chill Mafia, Neil Young, Nahawa Doumbia, Boss Reggae eta Rock Steady Soul

Gaurko urrezko kanta Iruñerritik datorkigu: Chill Mafia euskal trap musika taldeak iaz egin zuen Gazte arruntaren koplak, Xabier Leteren Gizon arruntaren koplak abestia berpiztu eta birmoldatuta, arrakasta itzela izan dute. Flako Fonkik (Julen Goldarazena) eta Kiliki Frexkok (Beñat Rodrigo) duela gutxi Internet bitartez 10 kantuko Ezorregatik x berpizkundea bilduma argitaratu dute, probokazioa eta Autotunearen erabilera ezaugarritzat dutela. Bilduma horretatik beste kantu batzuk entzun ditugu: Atzerrian, Zure Kebapa (ft. Tatxers), Hire Mixeria, cicatriz.mp3 (ft. Ben Yart), Marmitako X Punki Reggae Party eta Doraimon.

Young Shakespeare CDa merkaturatu berri du Neil Youngek, 1971ko urtarrilaren 22an, Stratford-en (Connecticut), Shakespeare Theatren egindako kontzertu akustiko baten grabazioa. Bertako kantak, After the Gold Rush LPan agertuko zirenak ditugu, bertsio biluziak eta paregabeak. Entzun ditugunak: Tell Me Why, Old Man, The Needle and the Damage Done, A Man Needs A Maid/Heart of Gold medley eta Don’t Let It Bring You Down.

Nahawa Doumbia Maliko kantariak disko berria ekarri digu, Bamakon grabatutako Kanawa, musikari tradizional zein elektrikoekin grabatua. Migrarien krisiari buruzko kantuak ageri dira disko honetan. Entzun ditugunak: Kanawa,  Adjorobena eta Ndiagneko.

Askotan egiten dugun legez, Jamaikako musikarekin bukatuko dugu. Lehendabiziko bilduma I Love the Reggay! dugu, Vincent Randy Chin produktorearen lana batzen duena. Boss Reggae, 1969an sortu zuen eremu modukoa, Jamaikan egindako grabazioak Ingalaterrrara heldu zirenean. Beltzek izan ezik, bertakoek mezpretxuz hartu zuten musika hura, skinhead mugimenduak bere egin arte. Horri Boss Reggae deitu zioten. Entzun ditugun abestiak: If I Needed Someone (Joe White), Randy’s Reggae (Randy’s All Stars), Together (Delroy Wilson), Dixie (Randy’s All Stars), Bridge over Troubled Water (Randy’s All Stars).

Reggae-a sortu baino urte bat arinago, rocksteady garaian, Duke Reid estudioan grabatutako eta soul ñabardura zuten 41 kanta batu dira Soul Power 68 izeneko bilduma argitaratu berrian. Jamaikan soul musikaren eragina itzela izan zen, eta guk horren adibide batzuk bildu ditugu: In The Midnight Hour (The Silvertones), Music is my Occupation, (Tommy Mc Cook), Black Power (Winston Wright), Live Wire (The Gladiators), Let’s Join Hands Together (The Melodians) eta Humpty Dumpty (Phyllis Dillon).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Chill Mafia, Neil Young, Nahawa Doumbia, Boss Reggae eta Rock Steady Soul first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Kera Deia | Anari (II)

ig. Mai 16 , 2021