EGUN ERO KANTUZ – Patxi Miranda

Ultzamaldeko herritar desberdinak gonbidatzen ditugu ostiralero Esan Erran irratiko estudiora, Egun Ero Kantuz saiora. Haiek aukeratutako hamar kantuen bidez, haien bizitzen eta historiaren errepaso musikatua egiten dugu. Aizarozko (Basaburua) Patxi Miranda izan dugu gaurko Egun Ero Kantuz irratsaioko protagonista. Iruñeko Alde Zaharrean jaioa eta urte askoan bertan bizi izana, duela urte mordoxka bat Aizarotza etorri zen bizitzera, eta geroztik bertan oso gustura dagoela dio. Kudea>GO! aplikazioa sortu berri du, landa inguruko herritarrek autoa elkarbanatzeko tresna. Bere bizitzako kantu kuttunak ezagutu nahi?

Hurrengo podcasta

Kultur Kuboa: Luhusoko historia ahantzia Jean Leonen eskutik !

al. Api 26 , 2021