alde

Emarri harri proba taldeak marka propio berria jarri zuen atzo, Perurenan. Zamalbide eta Bentetako festen egitarauaren barruan, 56 plaza egitea zuten helburu gisa jarrita. Horretarako, hamarna minutuko bi saio egin zituzten, tartean hamar minutuko atsedena hartuta. Ba gaurko irratien tartean jakin dugu nola joan zitzaien erronka, baina Oarsoaldeko gai gehiago ere ekarri dituzte Oiartzun irratiko […]

irakurri gehiago →

Ohiko bideak baliatzen al ditugu albisteak jasotzeko? Orduero irratiko buletinak entzun, egunkaria erosi edo telebistako albistegiak ikusten al ditugu? Edo ohituagoak gaude jada Internet bidez informatuak egotera? Eta, hala izatekotan, zein gailu baliatzen dugu? Ordenagailu bidez irakurtzen ditugu albisteak ala gailu mugikorrekin? Ikerketa bat abiapuntutzat hartuta, galdera horietako zenbaiti erantzuteko aukera izan dugu gaur gurean […]

irakurri gehiago →

Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren aldeko prozesuak lehen langa gainditu du, biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herriko etxeek egin baitute elkargo bakarraren alde. Aste honetan bertan gaindi dezake bigarrena: 158 herrietatik 79k gutxienez egitasmoari baiezkoa ematea. Egoera horretan, gaiari lekua egin asmoz, Batera plataformako Nikolas Blainekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Bihar, Iparraldeko Artistak Seaska-ren alde jaialdia ospatuko dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. 20:00etatik aurrera, Bidaia taldea, Aire Ahizpak, bertsolariak, Begiz Begi, Bilaka, H.Eden, Erramun Martikorena, Kattalin Indaburu eta beste hainbat igoko dira oholtza gainera. Ba horren guztiaren inguruan, H-Eden taldeko kide Maddi Zubeldiarekin egon da Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga.

irakurri gehiago →

Guraso batzuek argi dute haurrei txertoak jarriko dizkietela eta beste batzuek garbi dute ezetz. Medikuen artean ere txertoen inguruko aldeko eta aurkako jarrerak daude. Herrialde katalanetan, txertorik hartu ez zuen ume bat larri dago, difteriak jota. Horrek eztabaida sortu du txertoak hartzeko derrigortasunaren inguruan. Eta zenbat buru, hainbat aburu esaten denez, guk ere horretaz hausnartu […]

irakurri gehiago →