SOINUGELA: Robert Plant eta Alison Krauss, Lucinda Williams, Zelanda

Orain 15 urte ustekabeko arrakasta lortu zuten Robert Plant (Led Zeppelin-eko abeslaria) eta Alison Kraussek (bluegrass tradiziotik zetorren arrabita jole eta abeslari paregabea), Raising Sand izeneko grabazioarekin. 2021ean berriro elkartu dira Plant eta Krauss, Raise the Roof bilduma egiteko. Bi garaietako kantu eder batzuk entzun ditugu, baita eurek Mojo aldizkariarekin kaleratutako CDrako aukeratutako abesti batzuk ere: Killing the Blues (2007), Gone Gone Gone (Done Moved On, 2007), Your Long Journey (2007), Sunken Waltz (Calexico, 2000), Midnight on the Stormy Deep (The Tony Rice Unit, 1987), Quattro (2021), Go Your Way (2021), Searching for My Love (2021), It Don’t Bother Me (2021), High And Lonesome (2021) eta Somebody Was Watching over Me (2021).

Lucinda Williams texastar kantari-kantu egileak 2020ko urritik abendura bitartean, Nashvilleko estudio batetik eta bere taldeak lagunduta, sei kontzertu igorri zituen Internet bidez eta, ondoren, CDetan argitaratu zituen. Etekinak AEBetako eta Europako hainbat aretori banatu zizkien. Aurretik CD bitako kantu batzuk entzun ditugu Soinugelan, Tom Petty eta hegoaldeko soul kantuekin egindakoak. Orain beste hirutatik aukeratutakoak eskainiko dizkizuegu, seigarrenekoak ez, gabon kantuak dira eta. Gaurko aukerakoak Bob Dylanen, country kantuegileen eta Rolling Stonesen kantutegietatik hartutakoak dira: Blind Willie McTell (Bob Dylan), Queen Jane Approximately (Bob Dylan), Gentle on My Mind (John Hartford), I’m Moving On (Hank Snow), Street Fighting Man (Jagger, Richards) eta You Can’t Always Get What You Want (Jagger, Richards).

Zelanda hirukotea Hesian taldeko partaide oiha den Fran Uriasek sortu du, Ane eta Iñaki Bastidarekin batera. Lehenengo bilduma honetan hirukantu daude eta guk pare bat entzun ditugu: Amarena eta Mendi gailurretan.

Deskargatu hemen.

 

 

The post SOINUGELA: Robert Plant eta Alison Krauss, Lucinda Williams, Zelanda first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

3. MaitaleM Elektropeñarekin

og. Ots 10 , 2022