SOINUGELA: Roberta Flack vs. L. Cohen eta E. McColl, Dylan 70ean, Bishop eta Musselwhite

1969an Roberta Flack Ipar Karolinako soul abeslariak bere lehenengo grabazioa egin zuen Atlantic disko etxerako. Bertan Leonard Cohenen Hey, That’s No Way to Say Goodbye ageri zen. Hori entzun dugu eta, jarraian, disko hartan zegoen kantu bertsio arrakastatsuena: The First Time Ever I Saw Your Face. Jarraian, kantu haren jatorrizko bertsioa ere entzun dugu, Ewen McCollek 1957an Peggy Seeger bere bikotekidearentzat idatzi zuena. Gero Roberta Flacken ahotsean Cohenen Suzanne abestiaren bertsio luzea ere entzun dugu.

Bob Dylan 1970 izeneko CD hirukoitz berri-berria dugu. Bertan, urte hartan, martxo eta abuztu artean Bob Dylanek egin zituen hainbat grabazio daude. Self Portrait eta New Morning izan ziren 1970ean kaleratu zituen LPak, eta lehen garai hartako hiru ordu eta erdiko grabazio argitaragabe batzuk daude, George Harrisonekin egindakoak. Gaur entzun ditugunak 1970ean grabatuak dira: Spanish is the Loving Tongue (martxoaren 3an), Went to See the Gypsy (martxoaren 5ean), Alberta (martxoaren 5ean), If Not for You (maiatzaren 1ean), Yesterday (maiatzaren 1ean), I Met Him on A Sunday (maiatzaren 1ean), One Too Many Mornings (maiatzaren 1ean), Cupid (maiatzaren 1ean), All I Have to Do Is Dream (maiatzaren 1ean), Matchbox (maiatzaren 1ean), Alligator Man (ekainaren 1ean), Tomorrow Is a Long Time (ekainaren 4an) eta I Forgot to Remember to Forget(ekainaren 5ean).

Elvin Bishop eta Charlie Musselwhitek, batera, 100 urte baino gehiago daramate blues musika egiten eta 60 disko baino gehiago grabatu dituzte. 60ko urteen hasieran biak heldu ziren Chicagora, Oklahomatik Elvin eta Tennesseetik Charlie. 2017an grabatu zuten elkarrekin lehendabizikoz eta, oraintsu, 100 Years of Blues CDa argitaratu dute Alligator disko etxearekin. Bertatik entzun ditugu: Birds of a Feather, Good Times eta 100 Years of Blues.

Saioa burutzeko, Jamaikako Sonya Pottinger-ek ekoiztutako dancehall eremuko kantu batzuk entzun ditugu: Stormy Weather (Bobby Ellis) eta Don’t Ever Leave (Marcia Griffiths).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Roberta Flack vs. L. Cohen eta E. McColl, Dylan 70ean, Bishop eta Musselwhite first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

B'Tselem mugimenduak dio Israelgo estatua apartheid erregimena dela

ar. Mar 23 , 2021