Piperpolis: Hatxek “Panpin hautsien dantza” lana aurkeztu digu

Hatxe pianistak eta sortzaileak, Idoia Hernandezek biharren lana aurkeztu digu Panpin hautsien dantza deiturikoa. Lau kantuz osatutako EP bat da: Baso, D(r)ama, Ero eta Histeria. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustutzeko saiakera bat da disko hau. Askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin betetzeko nahi batetik abiatzen da. Beharrezko baita, etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzea, birsortzea. Pozik da berriz ere martxan jarri dituelako Panpin hautsien dantza diskoaren aurkezpen kontzertuak. Ostegunean Zornotza aretoan izango da eta Martxoan larrabetzuko Hori bai gaztetexean.

Deskargatu hemen.

The post Piperpolis: Hatxek “Panpin hautsien dantza” lana aurkeztu digu first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

5X155 Kolpez Kolpe – Italiako eszena II

ar. Ots 23 , 2021