SOINUGELA: Ringo Starr

Pasa den udazkenean, Lleidako Milenio argitaletxeak Ricardo Gilek eta Javier Tarazonak idatzitako Ringo Starr. El señor de los anillos argitaratu zen. Zehatz-mehatz aztertzen da Liverpooleko musikari honen ibilbidea, hasieran The Beatles laukotean, gero bakarlari gisa eta, azkeneko bi harmarkadotan Ringo Starr and his All Starr Band-ekin. Munduan zehar ehunka kontzertu eskaini ditu azken formazio honekin eta, hain zuzen ere, 2018ko uztailaren 1ean Bilbon emanaldi ederra eskaini zuen, inoiz Beatle batek Euskal Herrian eman duen bakarra.

Gaur, Ringoren ibilbidea gogoratu eta aukera zabala ekarri dugu Soinugelara Richard Starkeyk eman duena dastatzeko: Yellow Submarine (1968), With a Little Help from My Friends (1967), Octopus’s Garden (1969), Carry that Weight (1969), I Don’t Come Easy (1971, zuzenean), I Don’t Come Easy (1971, estudioan), Back Off Bogaloo (1972), Beacoups of blues (1970), Early 1970 (1970), Photograph (1973), You’re Sixteen (1973), I’m the Greatest (1973), Only You (1974), Snookeroo (1974), It’s All Down to Goodnight Vienna (1974) eta A Dose of Rock’n’Roll (1976).

Deskargatu hemen.

The post SOINUGELA: Ringo Starr first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Reggae Fever | The Titanians taldekoek 'Unidad y Fuerza' diskoa aurkeztu digute

ol. Urt 22 , 2021