emakumeak

Maria Regil eta Izaro eta Aiora Erauskin ataundarrak dira, eta haien negozio berriek argia ikusi berri dute. Aiora Erauskinek magisteritzako ikasketak egin zituen, eta denbora batez lanean aritu ondoren, Euskal ikasketak egiten hasi zen. Bere ahizpa den Izaro Erauskini dagokionean, Arte ederren ikasketak amaitzear da. Maria Regilek berriz, magisteritzako bigarren maila amaitu berri du. Artisautzaren […]

irakurri gehiago →

GAUR8 AURRERAPENA | Emakumeak protagonista

6 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Ostirala izanik, asteburuan irakurgai izango dugun Gaur8aren aurrerapena egingdugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. Martxoaren 8aren ataritan egonik, aste honetan emakumeak izango dira protagonista Gaur8an ere. Latinoamerikako hainbat eta hainbat txokotan feminismoak hartu duen indarraz aritu zaigu. Baita emakume ijituekin izandako elkarrizketaz ere. Emakumeen inguruko karta joko baten berri eman digu, eta bitxigile artisau batekin izandako […]

irakurri gehiago →

LUR ETA MURMUR: “Erroa eta Geroa” Dokumentala

19 azaroa, 2019 | 0 Komentarioak

Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak ikasle–taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako –  “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak  jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak, […]

irakurri gehiago →

                Ezkerraldean: Circe (The Sorceress) – John William Waterhouse (1911-1915). Eskumaldean: Boreas – John William Waterhouse (1903). Aurreko programan aurreratu genizuen moduan, mitologia protagonista izango dugu gaurkoan, izan ere, mitoak literaturaren parte izan dira eta literatura sortu dute eta horiek aztertuko ditugu saio honetan baina autore garaikideek haien inguruan egindako […]

irakurri gehiago →

1976ko Martxoaren 3ko testuinguruan, Gasteizen egindako protesta eta grebetan emakumeek izandako parte hartzea aztertu eta testigantzak jaso dituzte liburu batean, “3 de Marzo, memoria” izenpean. Zuriñe Rodriguez Lara, Itzia Mujika Chao eta Nora Miralles Crespo kazetariek. Urte eta erdiko dokumentazio lanaren ondoren, prest da dagoeneko liburua. Liburuak, aurrez argitaratu gabeko 25 argazki biltzen dituela azaldu […]

irakurri gehiago →

ERRAIETATIK vol. 46 | ¡Ni una más!

20 azaroa, 2018 | 0 Komentarioak

Aste honetan, Beñat Fontaneda zinegile gasteiztarra izan dugu ERRAIETATIK irratsaioaren lehen zatian. Pasa den asteburuan, hiru egunez luzatu den rodajean burubelarri ibili da Beñat, emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko thrillerra izango den laburmetraia filmatzen: ‘Ni una más’ da film labur honen izenburua, pelikularen muina argi utziz. Gainera, film labur hau ‘La Sirena’ luzemetraiaren aurrerapen bat baino […]

irakurri gehiago →

Azkena Rock fetibalak aurtengo kartela kaleratu berri du. Iaz bezala, aurten ere polemika sortu du musikari emakumeen parte hartze murritzak. 40 taldetik 4 taldetan soilik daude emakumeak. Honez gain, Euskal Herrian Euskarazek larunbatean Iruñan burutuko zuen manifestazioa ere izan dugu hizpide gaurko tertulian, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin.

irakurri gehiago →

Atzoko egunak morez jantzi zuen Euskal Herria eta baita kanpoko hainbat herrialde ere. Eta halaxe etorri zaizkigu gaurkoan ere Jon Aranburu eta Beñardo Goietxe. Talde eta musikari emakumeen doinuak ekarri dizkigute, “Shilpa Ray”, “Hurray for the riff raff” eta “The Go! Team”en doinuak, hain zuzen ere.  

irakurri gehiago →

Martxoaren 3ari begira jarri gara Zebrabidean ere, eta horretarako Bego eta Zigor ama-semeak gonbidatu ditugu estudioetara. Begok Martxoaren 3a, aurreko prozesua eta borrokaldiak bizi izan zituen. Zigorrek, beranduago eduki zuen borroken berri. Eurentzako Martxoaren 3a zer den galdetu diegu, eta transmisioaren garrantzia azpimarratu dute. Emakumeek borrokaldi haietan egindako ezinbesteko lana ere mahaigaineratu nahi izan dute.

irakurri gehiago →

GAUR8aren aurrerapena | Emakumeak protagonista

2 martxoa, 2018 | 0 Komentarioak

Ostiraletan ohi dugun bezala Gaur8aren aurrerapena izan dugu Amagoia Mujika kazetariaren eskutik. MArtxoaren 8ko greba feministara begira jarri dira aste hontako Gaur8an ere, eta hiru elkarrizketa eta erreportai ekarri dizkigu. Emakume errefuxiatuek bizi duten egoerari buruzkoa, mundu mailan izandako greba eta borrokaldi feminista ezberdinen inguruan egindakoa, eta Euskal Herrian garai ezberdinetan izandako bi borrokaldiri buruzkoa, […]

irakurri gehiago →