ARGIA AURRERPENA| Aroztegia, haurrak euskaraz aritzeko mintzakideak eta Aleka elkartea

Published On 17 ekaina, 2020 | By Arrosa | Zebrabidea

Asteazkeneroko zitari heldu diogu, aste honetako ARGIAn aurkituko ditugun hainbat edukiren aurrerapena egin dugulako Axier Lopez kazetariak. Gaurko kolaborazioan, lehenik eta behin Baztananen burutu nahi duten proiektu urbanistiko baten inguruan mintzatu gara, zeinetan 226 etxebizitza, 135 gelako hotela eta 46 hektarea hartuko lituzkeen golf zelaia eraiki nahi dituzten. Bertzetik, guraso erdaldunak dituzten haurrak euskaraz aritu ahal izateko abiatu duten mintzalagun proiektuaz hitz egin dugu. Akitzeko, Aleka elkarteak merkaturatutako hazi barietateen inguruan aritu gara.

 

 

Comments are closed.