Itsaso (Errekaleor Bizirik): “Osasun neurriak komunitatearen mesedetara jarri behar dira”

Datorren iganean, ekainaren 7an, Gasteizko Errekaleor Auzo Askean jaiak ospatuko dituzte. Horren inguruan gehiago jakiteko bertako kidea den Itsasorekin hitz egin dugu Hala Bedin.

Konfinamendua nola bizitu duten azaldu digu hasieran eta jaiak ospatzeko erabakiaren inguruan ere mintzatu da. Egitarauari dagokionez, jai eredua desberdina izango dela azaldu digu, testuinguruari moldatutakoa, izan ere, piknik bat izango da jaietarako antolatu dutena. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira jaiak eta gaueko 21:00etan emanen diote bukaera ospakizunari.

Hurrengo podcasta

∫ateliteak x 28

og. Eka 4 , 2020