IRRATIEN TARTEA: Eusko Karabana, Izturitzeko hartzaren urtea eta bakegintza foroa

Euskal monetari buruzko informazioa eskainiko duen EuskoKarabana martxoaren 9an abiatu zen Aldudetik eta ibilbidea martxoaren 19an Baionan egingo duten Eusko Egunean bukatuko du. Gai hori ekarri du Gure irratiko esatari Ihintza Arrietak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Izturitzeko harpeetan ospatzen ari diren hartzaren urteko hainbat ekintza aurreratu ditu. Amaitzeko, asteburuan Miarritzen egingo den bakegintzaren aldeko foroari ere egin dio aipamena Arrietak.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': Mozal Legea gaindituta, Maider Legarreta eta ibaietako botiken kutsadura

az. Mar 15 , 2017