AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA: Igande honetan umoretik hartzen saiatuko gara koronabirusa, herriko pertsonaiekin solasean

Kaixo entzule!

Konfinamentuak aurrera darrai eta baita Ahuntzaren Gauerdiko Eztulak ere! Ezerk ez gaitu geratzen eta horrexegatik irratsaio eder bat prestatu dugu igande honetarako.

Dagoeneko hainbat ikuspegietatik aztertu dugu koronabirusa eta baita pandemiaren zabalkundeak sortu duen egoera, baina gure umore ikuttua falta zitzaigun. Hortarako, herriko pertsona ezagun batzuekin egin dugu zita, besteak beste Iraia Elias, Patxi Santamaria edota Maite Bastos aktoreak. Beraien gogoeta, pasarte, erreflexio edota kontuekin egoera zail honetan, irripartxo bat sorrarazi nahiko genizueke. Sorpresaren bat ere izango dela aurreratu dezakegu eta agian Edonatoren bixita berri bat ere…

Beraz adi ibili eta sintonizatu FMko 99.3 igande honetan 21:00etatik aurrera!

Hurrengo podcasta

HAURREKIN IRRATSAIO BEREZIA

ig. Api 12 , 2020