1215. Katea irratsaioaren aurkezpen saioa

Published On 8 azaroa, 2013 | By 1215katea | 1215.Katea

1215

1215. Katea KKinZonako irratsaio bat da, 2012. urtean sortu zena. Lehen saioa grabatu zenetik, hamar bat grabatu ditugu iada baina periodikotasun argirik gabe, denbora eta gogoa biltzen genuenean grabatu eta lixto, horixe izan da orain arteko geure filosofia. Ilusioz betetako proiektu honek, ordea, aurrerapauso bat eman eta bi astean behin grabatzeko konpromisoa hartu du, horrela Arrosa Sareko programa berri bilakatzeko.

Irratsaioan musika desberdin, berritzaile eta, besterik gabe, interesgarria deritzogunaz mintzatu ohi gara, ahal den heinean parrilako beste irratsaioetan entzun ezin daitekeen musika nabarmendu nahian. Horrela, askotariko gaiak jorratu ditugu: psikodelia, noise-rock edo folkari eskainitako saio bereziak, elkarrizketak eta Fugazi edo Miles Davis bezalako artistei eskainitako monografikoak tarteko. Guztiak, oraindik ere, www.kunkkinzona.net atarian entzun daitezke.

Orain, bigarren denboraldia airkezteko, saio berria grabatu dugu Pony Bravo eta Ted Leo & The Pharmacists taldeei eskainia. Lehen pausoa izango da etapa berrian eta aurrerantzean bi ostegunez behin grabatuko dugu saio berri bat kkinzonako estudioetan.

Besterik gabe, saioa aurkeztuta geratzen da eta bi astez behin elkartuko garelakoan, hemen uzten dizuegu lehen saioa.

Abesti zerrenda:

Ted Leo & The Pharmacists
1- Abner Louima v. Gov. Pete Wilson
2- Me and Mia
3- Counting Down the Hours
4- Bomb Repeat Bomb
5- Bottle of Buckie

Pony Bravo
6- El Pony Bravo
7- El Piloto Automático
8- El Campo Fui Yo
9- El Político Neoliberal
10 – El Sudor

Comments are closed.