JOAN ZIKUTARA: Koronabirusa. Elkarrengandik urruntzea delako elkartasun keinu handiena.

Iritsi da azkenean. Gure artean da koronabirusa.

Bildurra, ziurgabetasuna, histeria soziala… Berri ugari izan ditugu azken asteotan eta oraindik gehiago azken egunotan. Informazio gaindosiak jota gauden honetan, oinak lurrera ekartzeko unea da.

Zer gertatu da orain arte? Zein egoeratan gaude orain? Zer egin dezakegu herritar bezala?

Orain arte bildutako informazioa laburbilduz galdera horiek eta aholku multzoa bildu ditugu gaurko saioan, uhinen bidez arnasa jaso dezazuen.

Guztiontzat erabilgarria izango delakoan, zaindu zuen buruak eta arduraz jokatu ingurukoen osasunarekin. Gogoratu, inoiz ez da hain ondo ikusita egon aitona-amonak ez bixitatzea.

Adi seinaleari eta animo guztioi!

Hurrengo podcasta

1215. Katea - Errusia

al. Mar 16 , 2020