JOAN ZIKUTARA 12: Genero ikuspegia beharrezkoa al da osasun munduan?

Emakume langileen nazioarteko egunaren harira, osasun munduan genero ikuspegia ezartzeak irekitzen dituen paradigma berriei erreparatuko diegu gaurko saioan.

Beharrezkoa al da urteroko berrikusketa ginekologikoa? Bihotzeko baten diagnostikoan eragite ote du gizon edo emakume izateak?

Horrelako galderei erantzuna emateko asmoz, osasunean eragiten duten beste hainbat faktore kontuan hartuta, emakumeak emakume izate hutsagatik osasun munduan jasan beharreko jazarpenak azaleratu nahi ditugu, psikiatriatik hasi eta erditzetaraino.

Zorionez gero eta gehiago aurreratzen ari bagara ere, oraindik genero ikuspegia gure egunerokotasunean barneratzea ezinbesteko lana izaten jarraitzen du.

Horretan dihardugu.

Gora borroka feminista! Gora emakume langileon borroka!

Hurrengo podcasta

Bilynch | Alien: zortzigarren bidaiaria

al. Mar 9 , 2020