POTTO: Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan

Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan, “Delorean” auto partikular-txikian. 2018. urtea izan dugu jomuga, eta mesanotxean gordeta genuen bertso-jaialdia eskaini dugu, beti ere aukeraketa diktatorialean.
Eibarko ETA KITTO! euskara elkarteak antolatutako San Andres bertso-paper lehiaketaren harira, kantuan izan ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña, Jon Mikel Mujikaren aginduetara. Agenda-proposamena ere hedatu dugu, bertsozaleak goza dezan.
Biba Eibar bertsozale!

Hurrengo podcasta

BIZTU DA PIZTIA #12 Lekuek + Edorta

og. Ots 27 , 2020