BIZTU DA PIZTIA #12 Lekuek + Edorta

Piztikume! Bueltan gauz! Eta oingoan, leku berien bada be, Lekuek jaialdixe omendu gure ixen dogu. Horretarako, lehenengo atalien festibaleko antolakuntzan parte hartzen daben Unai Olaeta alkarrizketatu dogu, Gernikeko musikien aste magiko honen nundik norakoak azaltzeko.

Ostien, Eutanasia edo Tooth moduko herriko talde enblematikoatan ibiliniko Edorta Apraiz hurreratu jaku, bere bixotza ekarri doskun hardcore-a baino samurraue dala erakutsi eixez.

Eta, zelan ez, gainontzeko agenda musikalari be errepasoa emoteko tartie hartu ostien, irratsaioa Lekuek-eri ta gure gonbidatueri keinu einez amaitxu dogu, poema musikatu bet medixo.

Entzun ala hil!

Hurrengo podcasta

REGGAE FEVER x 16

og. Ots 27 , 2020