IRRATIEN TARTEA | Bilaka taldearen “Plazaz” diskoaren berri, Antxeta irratiaren eskutik

Irratien tartean Ipar Euskal herrira jo dugu, kultur erreportai bat ekarri baitugu, ostiralero bezala, Antxeta irratiko Maia Muruagaren eskutik. Bilaka taldearen “Plazaz” diskoaren berri izan dugu, ostiral arratsaldean Miarritzeko Atabal aretoan “Plazaz” ikuskizuneko musika biltzen duen diska bikoitza aurkeztu dutelako 20:30etan, dantzaldi baten bidez. Bilaka kolektiboko Xabi Etxeberrirekin hitz egin du Maia Muruagak. Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

GAUR8 AURRERAPENA | Gobernu Zibil ohia Amarako kultur etxe bihurtzeko borroka, Sitapha Savane, eta 36ko gerrako gorpuzkien ikerketa

ar. Ots 11 , 2020