Leire (EHULE): “Aukera egongo da lanak ikusteko, probatzeko, erosteko, eta baita sortzaileekin harremanak izateko”

Emakume sortzaileen “Nomadak gaitun!” azoka ibiltaria, larunbatean Laudion

“Azokak beti ematen duelako aukera hori, elkarrekin egoteko eta komunikatzeko”

Emakume sortzaileak biltzen dituen Dinagu kolektiboak azoka antolatu du martxoaren 12an, Aiaraldeko Faktorian (Laudio). Emakume sortzaileen lana bisibilizatzea eta sortzaileen beharretara egokitzen diren ekimenak sortzea helburu, “herriz herri sortzaileak batuko dituen plaza izan nahi dugu”.

“Nomadak gaitun!” azoka ibiltariaren laugarren geldialdia izango da larunbatekoa, elkarlanean antolatua. Moda, bitxigintza, ilustrazio, zeramika eta dekorarioaren arloan lanean diharduten 18 proiekturen erakusleiho izango da azoka, guztiak ere modu profesionalean lanean diharduten emakume sortzaileen proiektuak. Euskal Herrian, modu jasangarrian ekoiztutako lanak ezagutu eta erosteko aukera izango dela nabarmendu dute antolatzaileek, “bertan ekoiztutako produktuen eskaintza zabal bat badela erakutsiz herritarrei”.

Martxoaren 12an, 11:00etatik 18:00etara egingo dute azoka eta eguerdi eta iluntzean jantoki ekologikoa egongo da. 21:00etan, Maite Larbururen kontzertua izango da.

Honetaz hitz egiteko gurekin izan dugu EHULE-ko kidea den Leire. Entzun hemen!

Hurrengo podcasta

6X196 Kolpez Kolpe – M8

ar. Mar 8 , 2022