PIPERPOLIS: “Buyan, Heriotzaren uhartea”komikia

Published On 16 urtarrila, 2020 | By Piperpolis BILBO HIRIA IRRATIA | Piperpolis

Gaurko saioan Buyan komikia izan dugu mintzagai, Martin Etxeberria batu zaigu saioan. Udazkenean argitaratu zuten euskaraz eta orain Frantses eta ingelesez argitaratuko da nobela grafikoa. BUYAN  “Heriotzaren Uhartea” historia eta kondaira mitikoak uztartzen dituen istorio zirraragarria da, gazte zein helduentzat aproposa. XIII mende hasierako Errusian kokatua, mongoliarren Urrezko Ordaren eta Zaldun Teutoniarren arteko borrokatik ihes eginez, Buyan izeneko kondairazko uharte batera iritsi nahi duen nomada gazte baten bidaia kontatzen du. Aritz Trueba artista donostiarrarenak dira marrazkiak eta Martin eta Xabier Etxeberria idazle zarauztarrek idatzi dute gidoia.

Comments are closed.