PIPERPOLIS: Ibon RGk “Hil zara” deituriko lana aurkeztu digu

Ibon RG gonbidatu dugu Bilbo Hiria irratira. Duela bi hilabete bere lehen bakarkako lana argitaratu du, ahotsa eta pianoa lagun dituela. Lan bikoitza da, eta disko bakoitza zortzi abestiz osatuta dago biniloan argitaratua eta ahotsak eta grabazioak berak ezberdinak dira. Lan berezia eta pertsonala dugu. Melodia eta hitza da kantuen bizkarrezurra. Hitzak sortzen sufritu duela aitortu digu, eta melodiari garrantzia eman nahi izan diola.

Argazkia: Txesus Garate

 

 

Hurrengo podcasta

IRRATIEN TARTEA | Bilboren berri, 97 irratiaren eskutik

az. Mar 13 , 2019