PIPERPOLIS: Bi antzerki proposamen; Amour eta Putinen Guardasola

Gaurko saioan teatro kontuak izan dira nagusi. Batetik Mari de Jongh taldeak estreinatu berri duen ‘Amour’ antzezlanaz aritu gara, Jokin Oregi zuzendariarekin eta Ana Meabe aktorearekin.  Mari de Jongh taldeak hitzik gabeko antzerkia egiten du, baina asko da kontatzen dutena. Oraingoan amodioaz dihardute.

Bigarren proposamena Ramon Agirre eta Inaxio Tolosaren eskutik dator. ‘Xentimorik gabe’ eta Kokakola eta barea’ antzezlanen ostean Ray eta Nick buelktan dira ‘ Putinen guardasola’ antzezlanarekin. Oraingo honetan lehendakariak enkargu potoloa eman die, euskaldun guztiak batuko dituen ereserkia osatzeko enkargua. Lortuko ote dute?

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako Finala I

ol. Urt 22 , 2016