SOINUGELA: Txuma Murugarren kantari-kantugilearekin solasean

Published On 23 abendua, 2019 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Txuma Murugarren (Errenteria, 1964) Sasoi Ilunak taldeko abeslaria izan zen 90eko hamarkadan, baina 200. urtean bakarkako ibilbide emankor eta sendoa hasi zuen. Geroztik bederatzi disko argitaratu ditu, jite amerikarreko pop-rock akustikoa, giro ilun eta dekadenteak eta Europako ekialdeko kabareterako eta ijitoen musikarekiko lilura batuz. Hitzen egile gisa ere nabarmendu da Murugarren, hala Sasoi Ilunak taldearen diskoetan nola bere izenarekin kaleratutakoetan. Gaurkoan entzun ditugun kantuok:

Siberiar kanta (1993, Sasoi Ilunak), Bizitza garratza da (1998, Sasoi Ilunak), Ez dakit (2000, Nire leihoak), Eskuizkribua (2001, Hegazkinen arima), Borisena (2003, Gauak, neskak eta maletak), L’homme / Desintoxikazioa (2004, Nire anaiaren kotxeko argiak), Gaua eta kea (2006, Hauxe, Rafa Rueda eta Pettirekin), Plagliaccio (2007, Marginalia), Irratia gauean (2010. B aldeko kantak – Audiencerekin), Belar moztu berriaz (2013. 14 abesti eta 13 istorio txiki). Small town (2014 Mila esker Lou Reed), Diru falta bazaigu (2016. Zerbait ari da gertatzen hor), Sutan nago (2017, Bilbo Hiria irratia, 20 urtez euskal taupada. Petti eta Rafa Ruedarekin).

Comments are closed.