IRRATIEN TARTEA | Tolosaldearen berri, Ataria irratiaren eskutik

Published On 3 abendua, 2019 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Irratien tartean Tolosaldeko kronika egin dugu Ataria irratiko Iñigo Terradillosen eskutik. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak igandean amaitu ziren Tolosan, eta sailkapenaren berri eman digu lehenik eta behin Iñigok. Gainera, abenduaren 3ko euskararen egunaren bueltan Galtzaundi elkarteak antolatutako #Hitzolariak ekimenaz ere aritu zaigu.

 

Comments are closed.