SOINUGELA: Estankona zuzenean

Gaurko urrezko kantua Dylanek 1975ean zuzenean grabatu zuen, The Lonesome Death of Hattie Carroll kantuaren bertsioa da. 1963ko otsailaren 9an Baltimoreko Emerson hotelean festa bat ospatzen ari zela William Devereux “Billy” Zantzinger gizon arrazistak hiru langile jo zituen eta Hattie Carroll 51 urteko emakume afroamerikarra hil zuen.

Borja Estankona izan dugu gonbidatu gaurko Soinugelan. Pasa den apirilaren 6an Arteako areto batean kontzertua grabatu eta filmatu zuen lagun batzuen aurrean (Youtubeko bere kanalean ikusgai daude bideook). Musikariak —Ilargi Agirre (perkusioak eta bateria), Joseba Irazoki (gitarra elektrikoa), Txus Aranburu (eskusoinua), Sergio Mayoral (tronpeta)— aritu ziren Estankonarekin hianbat kantutan. Berarekin solastu gara eta grabatutako hainbat kantu entzun ditugu:

  1. Hauxe da gure kantua (+I. Agirre)
  2. Bardeak  (+I. Agirre)
  3. Nora garamatzan (+I. Agirre)
  4. Zeruari izarrak (+I. Agirre +S. Mayoral)
  5. Seigarren zentzua (+I. Agirre +J. Irazoki)
  6. Harrizko buruaren baltsa (+T. Aranburu)
  7. Erregua (+I. Agirre)
  8. Bi hitz (+I. Agirre +J. Irazoki)
  9. Hego haizez (+S. Mayoral)
  10. Galdera ikurra alderantziz (+I. Agirre +J. Irazoki)
  11. Gitarra erori zait (+I. Agirre)
  12. Ihesa

Hurrengo podcasta

Euskal Herria Zuzenean 2019ko Jaialdiko taldeen errepasoa

og. Eka 20 , 2019