SOINUGELA: Elvis Costello, Robbie Shakespeare, Joe Simon, John Miles, Melvin Parker

Elvis Costellok The Imposters bere konfidantzako hirukotearekin, The Boy Named If disko berrian 13 abesti kementsu bildu ditu, aintzinako bere grabazio onenetan rock eta soul sutraiekin lotuak. Entzun ditugunak: What If I Can’t Give you Anything But Love, My Most Beautiful Mistake, Paint the Red Rose Blue, The Boy Named If, Penelope Halfpenny, Magnificient Kurt eta Mr Crescent.

Robbie Shakespeare, Jamaikako baxu jolerik handiena, abenduaren 8an hil zen, 68 urte zituela. Sly Dunbar bateria jolearekin batera ehunka diskotan hartu zuen parte. Guk aukera txiki bat eskainiko dizuegu bere omenez: Marcus Garvey (Burning Spear, 1975), Africann (Peter Tosh, 1977), Fever (Marcia Griffiths, 1979), Buffalo Soldier (Sly and Robbie, 1982), Mission Impossible (Sly and Robbie, 1997), License to Kill (Bob Dylan, 1983).

John Miles-ek 1976an arrakasta handia izan zuen Music izeneko kantuarekin. Single luzea, ia bost minutukoa zen. Miles orain dela aste batzuk zendu zen.

Ralph Tavares ere hil berri da. Bere anaiekin disco eremuko Tavares talde ezinbestekoa sortu zuen, Massachusetts-en, nahiz eta eurek jatorria Cabo Verden izan. It Only Takes a Minute entzun dugu.

Melvin Parker bateria joleetan funkienetakoa ere zendu berri da oraintsu. Bere anaia Maceo bezala James  Brown-en taldean ezinbesteko partaidea izan zen. I Got You (I Feel Good) Entzun dugu.

Detroiteko Tamla-Motown diskoetxearen lehenengo hit handia Please Mr Postman izan zen, The Marvelettes taldeak grabatu zuen eta Wanda Young euren kantari nagusia oraintsu hil da, horregatik kantu hori entzun dugu.

Joe Simon Louisianako soul kantari handiak ere utzi gaitu, 85 urterekin. Sam Cookeren jarraitzailea izan zen eta, bera ere, gospel mundutik zetorren. 60ko eta 70eko hamarkadetan izan zuen urrezko garaia, 80ko urteetan elizara bueltatu zen eta, tamalez, predikatzailea bihurtu zen. Jarraitu zuen grabatzen, baina kantu erlijiosoak besterik ez. Entzun ditugun bere abestiak: Drowning In The Sea of Love (1971), Power of Love (1972), Get Down (Get on the Dance Floor, 1975), Step by Step (1972), Do You Know What It’s Like to Be Lonesome (1973), Help Me Make It Through the Night (1975).

Deskargatu hemen.

 

The post SOINUGELA: Elvis Costello, Robbie Shakespeare, Joe Simon, John Miles, Melvin Parker first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak! - Death, Detroiteko hiru anai

ol. Ots 4 , 2022