LAB sindikatuak lan munduko indarkeria matxista salatu du

LAB sindikatuak lan munduko hiru indarkeria matxista kasu salatu ditu gaur eskainitako prentsaurrekoan. Hiru adibide zehatz, emakumeek lan munduan bizi duten jazarpenaren adierazle. Kasu isolatuak ez direla azaldu digu LABeko idazkaritza feministaren arduradun den Eli Etxeberriak. Gainera, instituzio eta enpresei protokoloak egin ditzaten exijitu die sindikatuak. Azkenik, martxan jarri dituzten tresna feministen berri eman digu Elik; emakumeen sarea eta pikete feminista.

Hurrengo podcasta

HAUS OF BEATS 146

al. Urt 28 , 2019