SOINUGELA: Eddie and The Hot Rods, Peter La Farge eta Johnny Cash, Gari, Marianne Faithful, Neil Young

Published On 24 urtarrila, 2019 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Gure gaurko urrezko kantua Ingalalaterrako Eddie and The Hot Rods-en eskutik dator. Get Across to You 1976an grabatu zuten. Pub rock eremuko talde zen. Punk-aren aurretik sortutako eta rhythm’n’blues-ean oinarrituta estilo arrakastatsua izan zen. Gero beste hiru kantu entzun ditugu, Eddie-ren lehenengo diskoan zirenak: Show me, The Kids Are Allright, Teenage Depression.

Behin Johnny Cash-ek Bitter Tears: Ballads of the American Indian bere diskorik gustukoena zela esan zuen. Bertan, Ipar Ameriketako bertako eta jatorrizko herriei buruzko kantuak ziren. Hainbeste 1965ean Petter La Fargek idatzi eta grabatutakoak. Gaur hauetariko batzuk entzun ditugu, La Fargek, Cashek eta 2014an beste kantari batzuek berregindakoak eta Look Again to the Wind: Johnny Cash’s Bitter Tears Revisited izenpean argitaratuak: The Ballad of Ira Hayes (hurrenez hurren La Fargek, Cashek eta Kris Kristoferson-ek egin zituzten bertsioak), Drums (La Farge, Cash eta Norman Blakeren bertsioak), White Girl (La Farge, Cash eta Norman Blakerenak) eta Apache Tears (Johnny Cash eta Emmylou Harris).

Gari eta Maldanberak Beste denbora batean bilduma berria ekarri digute abenduan. Jon Agirrezabalaga ekoizpen artistikoaren arduraduna izan da. Kantu pare bat aukeratu ditugu: Denbora eta Desira.

Marianne Faithful abeslariaren bidea The Rolling Stones taldearen eskutik hasi zen. Bi kanta entzun ditugu, 1964-1969 bitarteko single guztiak biltzen dituen CD berri batetik aukeratutakoak. Biak Jagger eta Richards-ek konposatuak dira: As Tears Go By (1964) eta Sister Morphine (1969).

1950ean Papa George Lightfooot-ek Natchez-en grabatu zituen bi kanta eder entzun ditugu, blues esparruko lan maisuak biak: Snake Hipping Daddy eta Winding Ball Mama.

Neil Youngek 1976an aukustikoki grabatutako kontzertua berriki kaleratu da Songs For Judy izenpean. Bertatik aukeratu ditugun kantuak: Love Is a Rose, Pocahontas, After the Gold Rush, The Needle and the Damage Done eta A Man Needs a Maid.

 

 

Comments are closed.