SOINUGELA: Juan Soroetarekin, Donostiako Club 44 eta Mendebaldeko Sahara hizpide

Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain arte, gehienbat Ingalaterra, Kanada eta AEBetako artistak ekarrita.

Soroeta, AIODH (Giza Eskubideak Behatzeko Nazioarteko Elkartea) elkarteko kide moduan lan handia egin du Mendebaldeko Saharako jendeen alde. Duela gutxi, Club 44k CD bikoitza kaleratu du, Singing Throug the Wall izenekoa, non Club 44ko kontzertuetan 21 partaidek kantu bana egin dute Saharari buruzkoak. Gaur musikaz eta berbaz Sahara izan dugu gai nagusi, eta Club 44k egindako lan ederra ere bai.

Entzun ditugun kantuak:

  • Killing the Blues (Chris Smither)
  • How Long Will the World Look On (David Wilcox)
  • Desert Flower (Martha Fields)
  • Ib Chab (Mariem Hassan)
  • Wadna (Shueta)
  • L’Intifada (Mariem Hassan)
  • Sand, Sirocco and Tea (Matt Harding)
  • Wasiga (Piers Faccini + Aziza Brahim)
  • Mamma (Tony Hazzard)
  • Gora Polisario (Nayim Alal)
  • Sahara Neb Gija (remix) (Hugo Westerdahl)
  • Still in Love with You (Tony Hazzard).

 

Hurrengo podcasta

Bidasoa Attak ! - Aurora Hungariarrak

az. Urt 16 , 2019