SOINUGELA: Billy Swan, Tamikrest, Pettirekin solasean, The Jayhawks, Jamaikako J.J. Johnsonen produkzioak

Missouriko Billy Swan kantari-kantugileak 1974an izan zuen bere kanturik zabalduena. Beraz, gaurko urrezko kantua I Can Help izan dugu. Billy Swan aurretik (1962an) Rhythm ‘n’blues Clyde McPhatter kantariarentzat Lover Please abestia egin zuen eta arrakasta hutsa lortu zuten kantu honen ostean Billy Swanen parte hartzearekin beste bi entzun ditugu: The Pilgrim (Chapter 33), Kris Kristophersonek abestua eta Polk Salad Annie (Tony Joe Whitek abestua). Billie Swan-en beste hiru kantu ere entzun ditugu: Everything’s the Same (ain’t nothing changed), Ubangi Stomp eta Swept Away.

Tamikrest hitzak “lotura” esan nahi du tamashek hizkuntzan, eta Tamikrest taldean Mali, Niger, Aljeria eta Frantziako musikariak daude. Euren leloa: “Basamortu batek babesa ematen digu, hizkuntza eta kultura batek batzen gaitu”. Taldearen bosgarren lan luzea dugu Tamotait bilduma. Izenburuak “itxaropena” esan nahi du, eta bertan, Marokoko eta Japoniako laguntzaileak izan dituzte. Entzun ditugun kantuak: Awnafin, Amzagh, Amidinin Tad Adouniya eta Tabsit.

Pettirekin elkarrizketa izan dugu ondoren, bere Manipulazio estrategiak disko berriari buruz. Bertatik entzun ditugu: Zaldi emozionalak, Diotenez eta Inozoak ispilu bila.

Gure talde kuttunetakoa den Minnesotako The Jayhawks taldeak Xoxo bilduma berria tera berri du, Duela bi urte Back Roads and Abandoned Motels atera ostean, rock berriaren doinuak bueltatu dira disko berrian. Guk lau kantu hauek entzun ditugu bertatik: Homecoming, Little victories, This Forgotten Town eta Living in a Bubble.

Reggae Power goiburupeko CD berrian 1968-1072 tartean Jamaikan grabatutako diskorik onenetakoak daude,  J.J. Johnson-ek ekoitzitakoak. Aukera bat jaso dugu bertatik: Dance Up the Reggae (Roy Shirley), I’ll Be Around (The Kingstonians) eta Glad You’re Living (Stranger Cole).

 

 

Hurrengo podcasta

SOINUGELA: Billy Swan, Tamikrest, Pettirekin solasean, The Jayhawks, Jamaikako J.J. Johnsonen produkzioak

ol. Urr 16 , 2020