Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Ultzamaldera jo dugu irratien tartean, Esan Erran irratiko Lur Gilen eskutik. Eskualdeko hainbat abeltzain Nafarroako Gobernuaren abeltzaintzaren dekretuaren aurka azaldu direla azaldu digu, alde batetik. Bestetik, Kirolaren eguna eta “Kirola eta euskara” jardunaldiak izan ditugu hizpide. Etxalekun gaztainak jasotzeko biltegia zaharberritu dutela ere aipatu digu. Azkenik, Pulunpe aldizkariak eta Esan Erran irratiak antolaturiko zozketa mundialaz aritu gara.