PIPERPOLIS: Iratxe Fesnedak Lurralde Hotzak luzemetraia aurkeztu digu

Gaurko saioan Iratxe Fersneda laguna izan dugu bidelagun, Lurralde Hotzak  ez-fikziozko lehen luzemetraia  aurkeztuko du Gijonen,  Gijoneko 56. Nazioarteko Zinemaldian parte hartuko du Llendes sailean. Lurralde Hotzak emakume baten bakarkako  bidaia da, bere bidailagunak  zinearen mamuak eta bere kamara direlarik. Ez.fikziozko Road-movie honetan, bere begirada erlezaintzarekin, arkiteturarekin eta iparraldeko argiarekin topo egiten du. Lurralde Hotzak barru barrenetatik hasten den bidaia pertsonala da. Begiratzeko modu bat da. Arnas egiteko bide bat. Zer gertatzen da, baina, norbere joan-etorriek: Theo Angelopoulos, Bego Vicario, Win Wenders, Eulalia Abaitua edota Rut Hillarp artisten begiekin topo egiten dutenean? Euskal Herrian hasi eta Eskandinabian barrena, lurralde hotzetan barna, norbere lorratzak poema bilakatzen dira. Ez-fikziozko roadmovie honetan, sortzaileen ikuskera, irudien barruan ezkutatzen dena, erlezaintzaren, arkitekturaren eta pertsonen paisaiarekin batera uztartzen da.

Hurrengo podcasta

1215. Katea - Euskal Uzta Berria

az. Aza 7 , 2018