Larunbateko mobilizaziora dei egin du “AHTrik EZ Lautada” plataformak

Published On 19 ekaina, 2018 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako, larunbat honetarako, “AHTrik EZ Lautada” plataformak. Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean. Kalte ekonomikoak eta ingurumenari eragindakoak azpimarratu ditu plataformako kide den Iñigo Lezak, alternatibak badaudela argi utzi eta lanean jarraituko dutela baieztatu du.

Comments are closed.