tren soziala

Irratien tartean Sakanara jo dugu Beleixe irratiko Maider Beteluren eskutik. Igandean Altasun izandako manifestazioa, AHTaren aurkako mobilizazioak, Altsasuko gizon baten desagerpena, Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, Binakako finala, eta Arbizuko duatloia izan ditugu hizpide, besteak beste.

irakurri gehiago →

AHTaren aurkako hainbat plataformek Europar Parlamentura jo dute egunotan AHT-ri alternatibak eskatu asmoz. Bruselan dira egunotan, bertako komisio eta alderdi politiko ezberdinekin bilkurak egin, eta trenaren ondorioen berri emateko, besteak beste. Bertan da Iñigo Leza, eta egindako pausuak azaldu dizkigu.                                            Argazkia: halabedi.eus

irakurri gehiago →

Manifestazioa deitu du ekainaren 23rako, larunbat honetarako, “AHTrik EZ Lautada” plataformak. Plataformaren arabera, proiektuaren lanen ondorioz, herria isolatuta geldituko litzateke autobidea eta trenaren artean. Kalte ekonomikoak eta ingurumenari eragindakoak azpimarratu ditu plataformako kide den Iñigo Lezak, alternatibak badaudela argi utzi eta lanean jarraituko dutela baieztatu du.

irakurri gehiago →