POTTO: Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko fasea, Otxandion eta Ondarrun

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udaberriko faseak aurrera darrai, eta asteburuan hiru saio izan dira: zapatuan, Otxandion; eta, domekan saio bikoitza (goiz eta arratsaldez), Ondarrun. Hiru saio horietan izandako bertso ale preziatuenak ekarri dituzte gaurko saiora Josu zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak.
Otxandion garaila Josune Aramendi izan da; Ondarruko goizeko saioan Peru Vidal eta Ondarruko arratsaldekoan, berriz, Txaber Altube. Txapelketako bertsoez gain, Fernando Arregi Zenbatgarakide-lagunak egindako elkarrizketak eta agenda-proposamena ere izan ditugu.
biba Apolo

Hurrengo podcasta

NORABIDE BARIK #42 Ezdok fest eta nobedadeak

az. Api 25 , 2018