IRRATIEN TARTEA | Sakanaren berri Beleixe irratiaren eskutik

Published On 6 martxoa, 2018 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Gaurko Irratien tartean Sakanara jo dugu. Beleixe irratiko Maider Betelu izan da Zebrabidean, eta asko dira Sakana aldean esku artean dituzten kontuak: Martxoaren 8ko greba feminista, AHTaren aurkako alegazioak, Altsasuko auzian dauden berriak (kartelaren aurkezpena, epaileen izendapena eta Altsasu martxan, besteak beste), emakume errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko dokumentala eta kirol kontuak ekarri dizkigu.

Comments are closed.