IRRATIEN TARTEA | Esan Erranen irrati tourra, Egun Ero, ostiral kulturalak eta Nafarroako Lokotx bilketa txapelketa

Ultzamaldeko kronika egin dugu Esan Erran irratiko Itziar Perez Argomanizen eskutik. Esan Erranen denboraldi berriaz aritu gara, ikasturtea hasteko irrati-tourra antolatu baitute astebururako. Honekin batera, Egun Ero saioaren berrikuntzak ere azaldu dizkigu. Etxeko kontuak alde batera utziz, ostiral kulturalak bueltan direla aipatu digu. Nafarroako Lokotx bilketa txapelketan Ainhoa Iraizoz ultzamarraren postuaren berri eman digu, eta amaitzeko, datozen egunetarako hainbat agenda hitzordu ekarri ditu Zebrabidera.

Entzun hemen!

 

Hurrengo podcasta

ARGIA AURRERAPENA | Kanaky herriko independentzia erreferenduma, adimen artifiziala, eta "M" trilogiaren bigarren liburua

og. Ira 24 , 2020