IRRATIEN TARTEA | Arabako gizarte esku hartzeko sektoreko mobilizazioak, Korre 127 etxe okupatuaren ate irekiera eta Errementari filmaren estreinaldia izan ditugu mintzagai Hala Bedi irratiko lagunekin

Gaurko Irratien tartean Hala Bediko Igor Goikolea izan dugu gurean. Hiru gai ekarri dizkigu gaurkoan. Alde batetik, Arabako gizarte esku hartzeko sektoreko mobilizazioez aritu gara, gaur bertan izan duten greba eta hilabetean zehar deituak dituzten beste hainbat mobilizazio ekarri ditu gurera. Beste alde batetik, Gasteizko Alde Zaharreko Korre127 etxe okupatuak bihar bertan izango duen ate irekieraz ere aritu gara. Azkenik, Errementari filmaren estreinaldi data ere ekarri digu Zebrabideara Goikoleak.

Hurrengo podcasta

ARGIAren aurrerapena | Amets Arzallusi elkarrizketa, Albano Dante Fachini elkarrizketa eta Glotofobiari buruz Philippe Blanchetekin hitz egindakoak ekarri dizkigu Estitxu Eizagirrek

az. Abe 13 , 2017