ANTXOEN BERTSOA (54) – Gipuzkoako Herriartekoa: Finala

Kaixo bertsoxale!

Aurreko astean kale egin ostean, gogotsu itzuli gara KKinZonako estudiora. Aste honetako ANTXOEN BERTSOA aktualitateari errepasoa ematen hasi dugu. Hala nola, Bizkaiko Eskolartekoaz eta Bizkaiko Taldekako Txapelketaz aritu gara. Jarraian, Miren Amurizak berria egunkarian eskolartekoa izenez idatzitako iritzi testua irakurri dugu. Tarte horretan Eitzan Aitzeneko kide Gorkak deitu digu aspaldiko partez.

Ondoren, maiatzak 27an Azpeitian ospatu zen Gipuzkoako Herriarteko Finalean murgildu gara eta bertso on batzuk entzun ere bai. Karidadeko Benta talde irabazleaz aritu gara luze eta zabal. Aste honetan ere izan dugu Habana Ta Punto sekzio kitzikagarriena! Pablo Medrano herritar gaztea izan dugu kantari Madril aldetik eta bai bertso eder askoa kantatu diguna. Bejondeikela! eta hurrengo bersolaria…

Saioa amaitzeko, agendie eta Iruri Altzerreka Bizkaiko Eskolarteko Txapeldunaren agurra. Txorionak!

Hurrengo astean itzuliko gara seguglu glu glu glu…

 

 

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Juanjo Olasagarrekin “ Poz aldrebesa” nobelaz solasean

og. Eka 8 , 2017