ANTXOEN BERTSOA (48) – Arabako Txapelketa Nagusiko Finala

Kaixo bertsoxale!

Hauxe izan da oporren aurretik egin dugun azken ANTXOEN BERTSOA.

Hasteko, Kontu Epelen sailean aktualitateari egin diogu errepasoa eta gehienbat, Gipuzkoako Herriartekoari buruz aritu gara. Ondoren, Arabako Txapelketako Finalean murgildu gara eta gure esplikazioez gain, bertso eder batzuk entzuteko aukera izango duzue. Finalaren eta finalisten inguruko iritzi testu bat ere irakurri dugu, deigarria iruditu baizitzaigun.

Habana Ta Punto biziberritu du gure lagun Azragi jaunak eta beste bertsoxale bati luzatu dio. Esker aunitz Azragi doktorea! Martxa honetan Habanaraino iritsiko gara!

Amaitzeko, agenda eguneratu dugu eta Oihane Perea txapeldunaren kartzelako bertso bikainekin agurtu dugu ANTXOEN BERTSOA.

Bertsopor batzuk eta gero, martxoak 26an itzuliko gara KKinZonako  estudioetara!

glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Madrileko taldeak entzungai, Reggae Fever irratsaioan

ol. Api 7 , 2017