“Oztopo txiki batek ez du Errekaleor behera botako, askoz indartsuago egin gaitu”

Hainbat atxilotu, zauritu ugari eta identifikazioak eragin ditu Ertzaintzak Errekaleorren argia mozteko. Iberdrolako langileak argia moztera joan dira Gasteizko auzo askera, eta argindarraren etxea defendatzen zeuden auzokideak bortizki atera ditu Ertzaintzak. Topatuko eta Hala Bediko kide bana identifikatu dute. Goizak luze jo du, baina gertatu denaren lekukotza zuzena jasotzeko, Errekaleorreko auzotarra den Jonekin hitz egin dugu.

Hurrengo podcasta

I. Pastor: "Ofizialki, Robert Caparen bikotekidea zen Gerda Taro, ez haren arteagatik aitortua"

og. Mai 18 , 2017