Biharko ‘Gaur8’: neke demokratikoa, Nafarroako bertsolari finalistak eta Iñaki Gonzalez-Oribe

Mikiel Zubimendiren analisia ekarri du Xabier Izaga kazetariak Gaur8-ren biharko alearen aurrerapenera. Zubimendik, David Van Reybrouck belgikarraren hauteskundeen aurkako liburuaren harira, “neke demokratikoaren sindromea” delakoaz hausnartu du. Horrez gain, Nafarroako Bertsolari Txapelketako biharko finalaren harira, Maider Iantzik eta Amagoia Mujikak bildu dituzten finalisten sentipenen lagin bat ere ekarri du Izagak. Eta, amaitzeko, In fraganti atalean berak elkarrizketatu duen Iñaki Gonzalez-Oribe artista gasteiztarraz aritu da.

Hurrengo podcasta

Ainhoa Villaverde: "Korrikako azken orduak gertutik jarraitzeko aukera eskainiko dugu elkarlanean"

ol. Api 7 , 2017