ANTXOEN BERTSOA (15) – bertso egunak

Kaixo lagun!

15. saioa izan da ANTXOEN BERTSOAn. Urtarrilaren 30ean bertso eguna dela eta, errepaso txiki bat eman diogu eta urte ezberdinetako bertsoaldi batzuk entzun ditugu: 2010 Maialen Arzallus-Mirena Amuriza, 2011 Jon Maia-Andoni Egaña, 2013 Eneko Lazkoz-Jexux Mari Irazu, 2015 Nerea Ibarzabal eta 2013 Aitzol Barandiaran-Iñaki Gurrutxaga. Horrez gain, Habana Ta Punto sekzio herrikoiak jarraipena izan du Joanesen bertso bikainarekin eta hurrengo asterako Mireni luzatu dio puntua. Saioa amaitzeko, klasikoen txokoan, Xalabadorren 1967ko txapelketa nagusiko bukaerako agurra entzun dugu. Uztapidek iarabazi eta Xalbadorrek ez-irabazitako final mitiko horretakoa, hain zuzen ere.  glu glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Kritikal Blues 2016-01-28 - Kartutxoik gasta baik

og. Urt 28 , 2016