ANTXOEN BERTSOA (21) – martxoan bertsoa 2016

Kaixo arrosazale!

Saio honetan Martxoan Bertsoa eta Pitu izan ditugu protagonista. Martxoan Bertsoaren sorreratik izandako ibilbidea jorratu dugu Piturekin batera eta aurtengo edizioko bertso batzuk entzun ditugu. Bizipen eta ideia fresko piloa azaldu dizkigu Pituk eta plazer bat izan da berarekin KKinZonako estudioan tarte hau konpartitzea. Gainera, Habana Ta Punton bera izan da protagonista eta Eguzkiñeri luzatu dio puntua. Habanan izandako Saioa eta Amaia lagunek, bertso bat igorri digute. Esker mila! Eta Habana Ta Punto amaitzeko bi habaneroren bideoa sagardotegitik. Eskerrak zuei ere!

Saioari amaiera emateko Eitzan Aitzen Gorkaren eskutik!

Bi asteko oporrak egingo ditugu eta apirilak 6an itzuliko gara

glu glu glu…

Hurrengo podcasta

Nerea Agirre, Lilatoiaz eta harreman positiboak eraikitzeko gakoez, Txapa irratian

og. Mar 17 , 2016