TERTULIA: ba al dago egiazko borondate politikorik dispertsioa amaitzeko?

Suitzako Justiziak onartu egin du, azkenean, Nekane Txapartegi Espainiara estraditatzea, Madrilek eskatu bezala. Txapartegi 1999an atxilotu eta espetxeratu zuten, eta preso egon zen tartean torturatu egin zutela salatu zuen. Estradizioa baimendu duten epaileen iritziz, Txapartegik ez du “modu sinesgarrian frogatu ahal izan” torturatua izan zela, eta Espainiak ere ez zituen salaketa horiek “behar bezala aztertu”. Txapartegiren kasua aipatzeaz gain, gertukoak izan arren, urrun preso dituztenei begira jarri gara gaurko tertulian, Sonia Gonzalez eta Mikel Goñirekin. Zenbait informazioren arabera, badirudielako mugimenduak daudela arlo horretan.

Hurrengo podcasta

Anais Funosas: "Armagabetzeak gatazkaren ondorioak konpontzeko atea ireki behar du"

og. Mar 23 , 2017