‘Airearen isla’ eta ‘Nola heldu naiz ni honaino’ liburuak, Hitzen Uberanetik

Ramon Saizarbitoriaren lehen eleberrigintza eman zuen argitara Mikel Hernandez Abaituak 2008an, hura izan zen bere doktore-tesia. Autobiografia kutsuko liburu bat plazaratu zuen ondoren, 2010ean: Azukre xehea, gatz larria izenekoa, eta iaz, nobelaren fikziora itzuli zen Airearen isla-rekin. Kattalin Minerrek, berriz, otsailean argitaratu zuen lehen eleberria: Nola heldu naiz ni honaino. Igartza bekaren fruitua da lana, eta etengabe erabaki beharra du ardatz. Ba gaurko literaturaren tartean, liburu horiei begira jarri gara, Hitzen Uberan atariko lagunek idazleei egindako elkarrizketei tiraka, Danele Sarriugarterekin.

Hurrengo podcasta

HIRU KORTXEA: Gernikako Lekuek festibalaz

ol. Mar 17 , 2017