TERTULIA: Euskal Herria, Katalunia, Eskozia… erabakitze eskubidearen erlatibotasuna

Atzo jakin genuen Katalunian galdeketa sustatu zutenak epaitegietan zigortu dituztela, eta atzo jakin genuen Eskoziak 2018ko udazkenaren eta 2019ko udaberriaren artean bigarren erreferendum bat egiteko asmoa duela ere. Horrez gain, abian den astea, herri galdeketena izango da gurean, igande honetan, estatus politikoaren inguruan botoa emateko aukera izango dute hainbat herritako biztanleek. Erabakitze eskubidea erlatibotasunez josita dagoenaren erakusle dira bateko eta besteko adibideak, eta denei begiratu diegu gaurko tertulian, Malen Aldalurrekin eta Mikel Garciarekin.

Hurrengo podcasta

Jokin Apalategi: "Euskal erakundeek lortu behar lukete euskal ikerketa behar den tokira eramatea"

ar. Mar 14 , 2017